Har nazazu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Gozategi Intxauspe

'Har nazazu'. (Iker Gozategi)

Aia-Orio Guka aldizkariko apirileko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Iker Gozategi da argazkiaren egilea; testua Julene Sorarrainena da.

Denbora gelditu egin da, eta orain lan bakarra arnasa hartzea da. Sakon-sakon.

Zoruari pega-pega eginda nago, bertatik jario den hotza hatz bakoitzean sentitzen. Momentu honetan, ez dago beste betebeharrik munduan.

Bakardadeaz eta lasaitasunaz gozatzen ari naiz, inolako konplexu eta kezkarik gabe.

Horrelako momentuetan, Reinhold Messner eskalatzailearen esaldi bat datorkit burura: "Bakardadea, jasateko prest ez bazaude, ezereztu egiten zaituen indarra da. Baina zure onurarako baliatzen baldin badakizu, zure ahalbideetatik harago eramaten zaitu".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide