Joan den azaroaren 30ean, Andatza auzoko "eskola etxea"-ren erabilera berria proposatzeko auzo kontsulta egin zen, aurrez auzotarrekin hala erabakita. Kontsulta horretan parte hartzera, Andatza auzo eta inguruko etxebizitzako bakoitzeko ordezkari bat zegoen deituta, orotara, 101 etxebizitza. Kontsultan parte hartu zutenak, 46 etxebizitza izan ziren, %45,5. Proposamenak eta bozkak honakoak izan ziren:
Elkarte gastronomiko eta kulturala 36 botu
Denda 1 botu
Etxebizitza soziala 2 botu
Haurrentxako txokoa 3 botu
Helduentzako txokoa + anbulategia 4 botu
Bozketaren ondoren, zazpi laguneko lan-talde bat osatu zen, proposamen bozkatuena eta honekin bateragarri izan daitezkeen beste aukerak ere aurrera eramateko lana egingo duena. Emandako prozedurarekin auzotarran pozik geratu ziren. Orain lanari ekin behar.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide