Atzo, abuztuak 4, arratsaldeko 7etan Udalbatzarra ospatu genuen, bi gai garrantzitsurekin esku artean: alde batetik Arrazubi-Errota eta Arrazubi-Olazabal baserrien inguruko Arauen Aldaketa espedienteari aurkeztutako alegazioen erantzunak onartu genituen aho batez (6 EAJ, 4 BILDU) eta bestetik Lur-Alkartasuna Kooperatibarekin, Arrutiegia auzoan duen eraikinean birmoldaketak lanak egiteko laguntza bideratuko duen hitzarmena onartu genuen, aldeko 6 boturekin (EAJ) eta aurkako 4 boturekin (BILDU). Hauek izan ziren jorratu eta erabaki genituen gaiak.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide