Gure txokoa

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko urt. 15a, 14:37

Xalbadorrek idatzia

Ez nuke nahi nehori minik egin; baina ene euskalzaletasun urrikalmendurik gabeak ekartzen nau apez batzueri oharrazpen baten egiterat.

Nik dutan beldurra da hobenik ez duten batzuek berentzat har dezaten oharrazpen hau; bainan nor nahik bezain ongi badakit ez ditaikela hemen nahi denik egin nahikunderik hoberenarekin ere. Badira ordea, nahikunderik ere ez dutenak eta gure hizkuntzaz etzaiotenak habat axola. Halakoak ditut bakarrik gogoan.

Apezari euskararen zaintzeaz ere aunitz galdegiten diogu, aunitz badezakelakotz. Elizako urrats guziak hain baliotsuak izanik, hizkuntzari ere balioa emaiten zaio urrats horien erakatxiz; bertzela berriz, ekentzen.

Bertzalde "norbait" da apeza Euskal-Herrian segurik eta norbaiten etsenpluak izanen du beti jarraikitzaile gehiago;

Gainerat, ez ote du apez batek fedeaz bezanbat arta izan behar: haren zerbitzatzeko kargua duen herriaren hizkuntzaz? Zer nahi dela etzaio haizu horri katerik egitea bere nahitarat.

Betidanik izan ditugu apez euskaltzale suharrak, eta orai behar ordua sumaturik edo, badukegu nehoiz baino gehiago.

Nork uka horiek guziek duten partea gure hizkuntza maitearen iraupenean?

Bainan nongo ofizialeak eraikiko du etxe bat, harek egin ahala norbaitek desegiten badu?

Gaur ere ezagun dira apez euskaltzalea duten herriak eta ni segur naiz elizan eta kanpoan euskaraz mintzo den apeza dagoen herrian galduko dela azkenik hizkuntza maitea.

Bururatzeko hau erranen dut bakarrik: Ez du euskarak egundaino kalterik ekarri nehongo fedeari, nonbaiteko fededunen zerbitzatzeko estakuruak ahatik. ari dio ematen euskarari zatraldi bat ona.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide