Beti ez gaitezen higa tristeak diren gauzetan!
Zorion-tokia ere bada gure bihotzetan!
Alabak esan zeraukunean, aidatu nintzan pozetan
zorionean, aurkitzen zela haur baten esperantzetan.
Tentatzen ari zerauzkit haurrak eta emastea:
aitondu naizela; baina ni naiz aitona gaztea.
Ez dea bada; atsegingarri gauza hunen ikustea?
Arbola bat eihartu gabe fruitu ematen hastea!
Orai igerika gaude Loriazko erasoan;
fede guzia emanik datorren aingerutxoan;
Nik bihotzean atsegin hainbat ur ez dago itsasoan;
a zer bertsoak; datorrenean; bera harturik besoan!
Ez gaiten geiegi poztu; oraino bidean baita!
Ez dela bururatuko; ai hori eni ez aipa!
Aingerutxoa; zure zai daude hemen ama eta aita;
eta heietaz bestalde ere izango duzu nork maita!