Neurria: 12ko txikia
Doinua: Udaletxean badut
Itsasora nik sarri
egin nuen jira,
begira zer dudan gaur
saritzat segira,
neure ezin honetan
hau da ikusmira,
begiratu naiean
itsaso argira,
leihotik olatuei
jarri naiz begira, (bis)
hotsak entzuten ditut
baina urruti dira.
Lenago beti arrantzan
gogoz egun ta gau,
hortan zaindu nituen
zenbait euskal arau,
eta zaletasunak
oraindik badirau,
baina errealitatez
gizaxo honek barau,
orain aditutzean
olatuen hots hau, (bis)
burutik oinetara
dardaran jartzen nau.
Ezagutu nituen
hainbat itsas bazter,
denen buru bezala
eskuin eta ezker,
orain nai nuke baina
ez nezake ezer,
zaletasunez ezin
hil artean esper,
nire hiletara
bazentozte laster, (bis)
errezatu Beltzari
hiru "Paterinoster"