Lagunt abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko eka. 23a, 16:47

Hitzak: Jean-Louis Davant

Batzuk Jainkorik gabe, besteak fededun,
Denak alor berean uztarriko lagun,
Abertzale guztiek lan egin dezagun,
Euskal Herria egin dezagun euskaldun.

Abertzaleak gara, ez dugu gordeko,
Zazpiak-Bat baitugu Herri bakartako.
Giderrak noiz dituen eskutan hartuko,
Horren alde gara gu beti xutituko.

Leloa:

Berma, abertzaleak, Euskadiren alde:
Zuen borroka ez utz bozetan debalde!
Bozka, abertzaleak, Euskadiren alde:
Euskal Herria ez utz laguntzarik gabe!

Euskal-Herria berriz egin behar dugu,
Haundikiak baitira hartaz baliatu.
Gure mintzaira dute beti mespretxatu,
Aitamen lurra laster arrotzari saldu.

Zer eskatzen ote du gaur Euskal-Herriak
Eta partikulazki euskal gazteriak?
Herrian bizitzeko lantegi berriak!
Nork ditu eraikiko, ez bada Herriak?

Lana Herrian eta Euskara plazara,
Erroietarik libre laborari-lurra,
Herriko gobernua Herriko Etxera
Eta Euskadikoa guztien menera.

Langile, laborari, populu guztia,
Sozial asmu berri bat da gure nahia.
Horri buruz baturik gaitezen abia,
Tresnatako harturik gaur autonomia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide