Txiki Larrañaga gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko urr. 15a, 10:02

Ia hamar urte iritxi dira
joan ziñala mundutik;
oriotarren gogoan zaude
zu hala ere oraindik.
Zenbat lan egin zendun Txiki
Orion arraunarengatik;
horregatikan ez da ahaztutzen
herri guztia zugatik.

Zarautzen utzi ziñun urdiñak
da hemen jantzi horiak;
ta ordu ezkero ezagututzen
zaituzte mundu guztiak;
bandera asko nola ziñuen
Oriokin ekarriak;
aipamen hauek nere ustetan
dituzu ondo mereziak.

Gorputz txikia zenduen baña
biotz haundiko gizona;
arraun kuadrillan estimatu
lagun artean laguna;
gauzak ziran bezela esan
ta beldurrikan etzenduna;
hori da Orion urte askotan
gogoratuko deguna.

Orion ezta sekulan ahaztuko
zuk utzitako itzala;
hain ziñan mutil argia eta
herriarekin apala;
eta azkena eman nahi nuke
Lazkao Txikikin bezala;
iñork ez badiozu ukatuko
txiki haundiya ziñala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide