Joakin Lertxundi Akañak ezbehar bat izan zuen aurreko urtean, bizikletan hondartza aldetik herrira zetorrela, erori eta min hartu zuen, bi sahiets puskatu zituen. Egun batzuk geldirik pasa behar izan zituen eta pentsatzeko astia zeukanez eta betidanik bertsozale porrokatua izan denez bi bertso jarri zizkion bere buruari. Geroztik denbora dexente igaro da; baina orain gure esku artera ailegatu dira eta guk bertsoen txoko honetan jartzea erabaki dugu. Horra Joakinen bertsoak:
Lehengo egun batean
gertatu zaidana
ilundu gabe zegon
artean eguna
irrist egin nuen ta
nik hartu nuena
bizi guztin gogoan
eukiko dedana.
Joan-etorri bat nahi nun
egin hondartzara
ontzia han baitaukat
ta bisitatzera
aurrera egin beharrean
hor nator atzera
triste asko egin nun
etxeko sarrera.