Santa eskea egin izan da
otsailaren lauean
aurrera ere jarrai dezala
arain arteko legean.
Gu etxez-etxe ibiltzen giñan
egunes eta gauean
toki askotan endredatuaz
lotan zeudenak oean.
Santa Ageda aipagarri zan
lengo guraso zarretan
kupitzen ziran neskatxak izan
zituen ezbearretan.
Bere gorputza garbiro zaindu
zuen alako arretan
ta azkekean il zan gaixoa
etsaien atzaparretan.
urte aietan nintzan ni ere
gaur baño sasoi obean
aginpidea baizegon gizon
gaizto bihotz-gogorretan.