Irakurketa tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Farfara elkartea 2008ko urr. 17a, 19:50

Farfara taldea helduentzako irakurketa tailerra jarriko du martxan aurten ere, iazkoari segia emanez. Tailer hau herriko irakurzale guztiei zabalik dago eta aukera ematen digu irakurritako liburuei buruzko iritziak elkartrukatzeko.

Irakurketa tailerra osatzen dutenak hilaren lehen eta hirugarren astelehenean biltzen dira Orioko kultur etxean. Bileren iraupena ordubetekoa izaten da, 18:30etik 19:30era.

Bilera aurretik liburu bat aukeratzen dugu guztion artean eta hori etxean irakurtze dugu;ondoren, irakurketa tailerreko bileretan, komentatu egiten dugu liburua, eta horrek asko aberasten du norberak egindako interpretazioa.

Era guztietako liburuak irakurtzen ditugu eta, komentatzerakoan, liburuaren alderdi askori erreparatzen diogu: gaia, egilearen estiloa, pertsonaiak, deskripzioak...

Orain irakurtzen ari garena Toti Martinez de Lezea idazlearen nobela historiko bat da, La herbolera izenekoa; asmoa daukagu, gainera, egilea Oriora gonbidatzeko eta harekin zuzenean hitz egin ahal izateko bere liburuaz.

Gure taldea irekia da eta edozeinek dauka aukera parte hartzeko. Nahi baduzu etorri, hurrengo zita urriaren 20an izango da, 18:30ean, kultur etxean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide