Eskerrak eman nahi dizkiegu Aiako EH Bilduren parte hartze prozesuan parte hartzen ari diren herritar guztiei. Proposamen asko jaso ditugu hauteskundeetarako aurkeztuko dugun herri programa osatzeko.
Jakinarazi nahi dizuegu baita ere astearte honetan egingo dugula gure azken batzar irekia. Urdaneta eta Elkanoko auzotarrekin bilduko gara Indamendi elkartean. Auzo hauentzako proposamenak dituen edonor gonbidatuta dago parte hartzera.
Bestalde, laster izango duzue herri programa eta zerrendaburuaren aurkezpenaren berri.
Hari gara!