Orioko EAJtik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskadi berriz ere zutik jartzeko guregan konfiantza jarri duten 1.097 herritarrei.
Ezohiko egoera batean egin behar izan dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Mundu mailako pandemia batean murgildurik gaude, eta horrek sortutako krisialdiari aurre egiteko erakunde sendoak behar ditugu. Horregatik, herritarrek izandako parte hartzea eskertzen dugu.
Igandean bozkatzera joatea guztiz segurua izatea bermatu zuten pertsona guztiei ere gure eskerrik beroenak.