Urte berri bat hastera doa eta 2020ari ere ilusioz helduko diogu, Orio hobeago baten alde lan egiten jarraitzeko prest gaude.
Herria nola aldatzen ari den ari gara egunero ikusten. Hankaz gora dagoela irudi orain baina berehala ikusiko ditugu lanen emaitzak: plaza berri bat, oinezkoentzat pasaleku berri bat eta moila bi norabideekin.
Gure herriaren etorkizun eta garapenerako oso garrantzitsua da obra hau. Tamaina honetako obra batek lan asko izaten bait du atzetik. Ez da errexa izan gaur egungo egoerara iristea. Proiektua aurrera ateratzeko adostasunik ez zegoen udalean, baina lanketa sakon baten ostean, aurrera egitea lortu genuen.
Gogora ekarri nahi dugu obra martxan egoteak, aurreko legealdian egin zen lanari esker izan dela. Aurreko lanketa egon ez balitz ez genuke gaur egun dugun mugimendurik ikusiko.
Aurreko legealdian egindako lanari esker ere, Munto eremuan, alokairuko babes ofizialeko 55 etxebizitza egin ahal izango dira. EAJ buru zen udal gobernuak eman zion bidea proiektu honi. Etxebizitzen esleipenean oriotarrek lehentasuna izatea garrantzitsua zen guretzat eta horrela finkatuta gelditu zen Jaurlaritzarekin egindako hitzarmenean.
Eta aurrekontuen inguruan, 2020koak onartu berri ditugu. EAJko udal taldeak hainbat ekarpen egin ditu, gure herriaren eta herritarren onerako izando diren ekarpenak: Herri baratzak Palotako eremuan gauzatzeko proposamena, Musika Eskolarekin elkar lanean Udal Musika Banda bat sortzea, Kosta Taierrean igogailua jartzea, Orio Lagunkoia berreskuratzea eta herriko gazteei bideratutako prebentzio programak bideratzea besteak beste.
Lan asko dugu aurretik, baina Orioko EAJko udal taldea prest dago Oriotar guztientzat lan egiteko: Mutiozabal, Goiko Kaleko irisgarritasun plana, Ortzaikan aisialdi gunea, Abaromendi eta Zaragueta guneak indartzea. Hauek eta herritarrekin izaten ditugun solasaldietan jasotzen ditugun eskaera eta ekarpenak lantzen jarraituko dugu.
Orain arte bezela EAJko Udal taldeak lanean jarraituko du, herritarren eta herriko eragile eta kirol taldeen beharretan, gure herria sustatzeko ezinbestekoak direlako.
Datozen egunetan gabonetako ekitaldietan parte hartuko duzuen eragile eta herritarrei, udal langile eta zinegotziei, zorionak.
Zorionak eta Urte berri On!
Orioko EAJko Udal taldea.