Bihar, maiatzak 15, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Lourdes Salsamendik udal hauteskundeetarako EAJk aurkezten duen Hauteskunde Programa azalduko du Orioko Kultur Etxean.
Lehengo larunbatean zerrenda osatzen duten emakume eta gizon taldea aurkezterakoan esan zuen bezala, bihar izango da aukera EAJren proposamen zehatzak herritarrei helarazteko.
Hauteskunde Programa, herriko eta auzo desberdinetako eragile eta herritarrekin bilerak egin eta gero osatu dela nabarmendu du Lourdesek.
Herritar guztiak gonbidatuta daude.