HAUTAGAITZAREN AURKEZPENA EAJ ORIO

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2019ko mai. 11a, 17:12

Gaur aurkeztu ditu EAJk Orioko Alkatetzarako bere hautagaia Lourdes Salsamendi eta berarekin lan egingo duen taldea.

Lourdesek adierazi duenez, Orioren alde lanean jarraitu nahi du, Oriotik, oriotarrekin eta oriotarrentzat. Orioko etorkizunerako proiektua aurrera eramateko lan taldea aurkeztu dute, talentu eta gaitasu ezberdinak dituen 13 gizon eta emakumez osatutako taldea.

Loudes Salsamendik Oria ibaia ardatz duen herri proiektu bat garatu nahi duela adierazi du. Bere hitzetan “Ibaia, erriyua, oriotarrentzat ogibide izan da, aisialdirako gunea, lehiarako prest izaten lagundu digu. Erriyo inguruan sortu eta hazi da gure herria. Bere lur emankorretan landatu ditugu haziak. Oriorako gure proiektuak ezin du ibaia alde batera utzi”.

Pertsonak erdigunean jarrita landuko dute  Oriorako  EAJk duen  proiektua.    Pertsonen  eta auzoen beharrei  erantzuna  emateko, herriko ekonomia sustatzeko eta herriko  nagusienen alde lanean jarduteko  prest azaldu da Lourdes.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               

Lourdesek herritarrekin izandako bileren ostean prestatu duen programaren zintzeladak eman ditu eta datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, Kultur Etxean programaren aurkezpen sakona egingo duela aurreratu du, herritar denak bertara gonbidatuz.

Aurkezpen ekitaldi honetan, Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea den Joseba Egibar egon da Lourdesen hautagaitzari babesa emanez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide