Etorkizunerako ekimenak aurkeztu zituen Lourdes Salsamendik

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2019ko mai. 9a, 18:18

EAJko hautagaia den Lourdes Salsamendik Orioren etorkizunerako ezinbestekoak diren  ekimen zehatzak aurkeztu ditu Karkarako mahai-inguruan

Atzo maiatzaren 26an izango diren hauteskundeetara alkate gai aurkeztuko diren lau hautagaien mahai-ingurua izan zen kultur etxean. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi ditugu bertaratu ziren herritarrei eta baita antolakuntzari, joan ezin zutenek Internet bidez jarraitu ahal izan zutelako saioa.

 

Eskertzekoa da ere, hautagai guztiek momentu oro azaldu zuten errespetuzko jarrera.

 

Orioko EAJk debatea beraren eta bertan hitz egindakoaren balorazio positiboa egiten du, hainbat arrazoiengatik. Batetik, etorkizunean elkarlanerako aukerak mahai gainean jarri zituztelako hautagaiek. Bestetik, EAJko hautagaia den Lourdes Salsamendik izandako paperarengatik. Lourdesek, bere taldearekin batera, herriarentzat onuragarri izango diren proposamen konkretuak aurkeztu zituen hautagaia izan zelako. Faltan bota ziren beste hautagai batzuek legealdi berrirako dituzten proposamen zehatzak.

 

Etorkizunerako proiektu bat aurkeztu zuen Lourdesek, herritarrekin eta herritarrentzat  lan egiteko ilusioa plazaratu zuen. Bere azken alegatuan esan zuen moduan, esaera zahar bati erreferentzia eginez, “zaindu maite duzun hori”, zaindu maite duzu herria, Orioren alde lan egiteko gogotsu dago. Horretarako, proiektu interesgarria eta pertsona talde bikaina elkartu ditu, helburu bakarrarekin: “Oriotik, Oriotarrekin eta Oriotarrentzat” lan egitea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide