Maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako EAJren programa herritarrekin osatzeko helburua du Orioko EAJk, eta orain arte Orioko eragile desberdinekin bildu da Lourdes Salsamendi, EAJ-PNVren hautagaia.
Apirilak 12an, ostiralean, arratsaldeko 18:30etan Toki Alai Batzokian izango da azken bilera, oriotar guztiekin. "Herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu, denon artean Orion aurrera eraman ditzakegun ekimen eta proiektuak zehazteko".
EAJk uste du herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla herrigintza ardatz jartzen duen programa osatzeko.