2019ko udal hauteskundeak

Anibarko Portuko beharrak aztertuko ditu gaur Lourdes Salsamendik

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2019ko api. 8a, 10:15

Lourdes Salsamendik udal hauteskundeetarako programa osatzeko bileretan, auzoz auzo jarraitzen du herritarren beharraz aztertzen.

Maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako EAJren programa herritarrekin osatzeko helburua du Orioko EAJk, eta orain arte bezala Orioko eragile desberdinekin biltzen jarraitzen du Lourdes Salsamendik, EAJ-PNVren hautagaiak.
 
Gaur, arratsaldeko 19:00etan Anibarko Portuko herritarrekin egingo du bilera, auzoko bizilagunen lokalean. Anibarko Portuko herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu, denon artean Orion eta auzoetan aurrera eraman ditzakegun ekimen eta proiektuak zehazteko.
 
EAJk uste du herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla herrigintza ardatz jartzen duen programa osatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide