Maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako EAJren programa herritarrekin osatzeko helburua du Orioko EAJk, eta orain arte bezala Orioko eragile desberdinekin biltzen jarraituko du Lourdes Salsamendik, EAJ-PNVren hautagaiak.
Apirilak 5an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan Toki Alai Batzokian izango da hurrengo bilera, Abaromendi eta hondartza eremuko herritarrekin. "Eremu horietako herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu, denon artean Orion eta Abaromendi eta hondartza eremuetan aurrera eraman ditzakegun ekimen eta proiektuak zehazteko".
EAJk uste du herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla herrigintza ardatz jartzen duen programa osatzeko.
Agenda arazoak direla eta, ostegunerako aurreikusitako bilera ostiralean egingo da. Barkatu eragozpenak.
Agenda arazoak direla eta, ostegunerako aurreikusitako bilera ostiralean egingo da. Barkatu eragozpenak.