Gaur trenean egin behar nituen kongresu baterako 300 kilometro pasatxo. Arraunlariek egin behar zituzten itxas millak bertan ikusteko asmoa nuen. Mugikorrak nahiko sare ez ordea, baina treneko wifiarekin irratira konektatzea lortu dut behintzat! Itxasoaren egoera nola zegoen goizean etxean ikusita, irudiak ikusteko gogoz nintzen, baina horretarako itxaron egin behar!
Esatariak kontatutakoekin irudikatu behar: Orio ta Urdaibai aurretik, Kaiku ta Honddarbi atzera geratzen, whatsappetik lagunak ere retransmititzen!
Ziabogara iristear Urdaibai "kite surfean" balebil bezela hegan, balea bailitzan dio esatariak, ai ama!!!
Ziabogan Orio aurretik atera da, bihotza azkartzen, aurten bai??? Astean zehar burutik pasa zait, ostiraleko moilako irudiek tripak mugitu dizkidate, agian bai, agian aurten bai!!! <3
Estropada luzatu denez, tren aldaketa tokatuko zait estropa amaitu aurretik, are ta urduriago jartzen ari naiz, bihotza geroz eta azkarrago. Interneteko lotura ere urduri dabil, traineruak olatu gainean bezela saltoka, eta eten egiten da. 14 segundu esan dute??? Ai ama... ta nik trastoak jaso behar, maleta jeitsi, posterra ez ahaztu!!! Trenetik irtetzeko dena prest eta berriz kaskoak belarritan jarri ditut...
Eskerrak trenak ere minutu batzutako atzerapena duen, isla parean daude! Oriyo aurretik! Abantaila nahikoa, baina edozer gerta daiteke oraindik!!! Berriz ere joan da lotura, whatsappetik eta irratitik batera iritsi dira berriak, Oriyo lehenengo iritsi da!!! Ta segunduak kontatzen bigarrena noiz iritsiko... trena Erfurtera iristen, maleta, posterra, motxila... denak hartu eta ateruntz, baina ordenagailua eskuan! Bai bai bai, aurten bai!!! Aupa Orio! Malkoak begitan, baina ezin jendez betetako bagoian oihuka hasi! Trenetik jeitsi eta oraindik ere Wifia aprobetxatzen, esatariak Gorka Aranberriri egindako elkarrizketa entzun nahi baina... igo behar zutenak igo eta trena joan da, ta horrekin batera irratiko lotura.
Ordu t'erdi hotelera iritsi eta bideoak ikusteko aukera izan arte. Bitartean Whatsapp eta Twitterren begira, eskerrak Karkariñoak fin fin dabiltzan!!!
Jena, hiri polita tokatu zait aurtengoan kongresurako ere, lankide batzuei itsusiagora joatea tokatu zaie aurten... bertako kaleetatik paseoan, duela 10 urte tesi zuzendariari bidalitako mezuaz oroitu naiz, "Bihar berandu iritsiko naiz lanera, AUPA ORIO! Muxuak" A ze ileartzea lanera agertzean!
Gaur ere izango da nahikoa festa Oriyon, nik bertako garagardo batekin ospatu det, eta hotza dela eta txaketa hartzeko aitzakiarekin aliroia zuzenean ikustera iritsi naiz hotelera. Zenbat aldatu diren gauzak, Irlandan nintzela ez zen horrelakorik, orain ia ia zuzenean jarraitu daitezke gauza asko etxetik urruti bizi arren!
Sustraiak lurrean baina adarrak amildegitik haratago, Jon Maia eta Benitok dioten bezela... Itxasoari begira isurtzen ditut malkoak nik ere gustokoen!
Aupa Mirotzak, Aupa neska ta mutilak (nesken estropada ere ikusteko gogotsu nago, Zorionak horrelako kiroltasunez jokatzeagatik) ta biyotz biyotzez, AUPA ORIO!!!