Ostiral honetan finalerdiak hasiko dira, arratsaldeko 19:00tan. Joanekoa eta itzulikoa egongo direnez, abantailarik handiena lortzen saiatuko dira pilotariak. Maila oso ona ematen ari dira aurten parte - hartzaileak eta partidu estuak espero dira.
Lehenbiziko finalerdian, UNAI ILLARRAMENDI – IBON BERASALUZE eta JAGOBA SOLABERRIETA – JUANJO POLO bikoteek borrokatuko dute. Bigarrenean berriz, XABIER MURUA – IBAN ARRUTI eta AITOR MATXAIN – AITOR LARRAÑAGA izango dira protagonistak. Animatu eta azaldu frontoira pilotaz gozatzera!