Aste santuko oporretan, saskiratzera!

Erabiltzailearen aurpegia ZAST Orio

Datozen bi asteetarako eskaintza zabala izango da 2003tik 2006 bitartean jaiotakoentzat Karela kiroldegian saskibaloiaz gozatzeko.

Aste Santuetako oporraldian ZASTek beti aprobetxatzen du saskibaloian aritu nahi duten horiei aukera emateko. Hori dela eta, 2003tik 2006 bitartean jaiotakoentzat teknifikazio saioak antolatu dira Orion datozen bi asteetarako. Jai egun ofizialetan kenduta, gainerakoetan saskibaloiaz gozatzeko abagune bikaina izango da, beraz, gurean.

Goikoa izango da ordutegia. Anima zaitezte eta gozatu Aste Santuan saskiratuz!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide