GBC eta Joventuten arteko partidarako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2014ko abe. 11a, 08:45

Gipuzkoa Basketek Orioko 3x3an laguntzeaz gainera, partida honetarako sarrerak modu onean jarri ditu eskuragarri.

Partida larunbat honetan izango da, abenduak 13, arratsaldeko 18:30ean eta sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da (autobuseko zerbitzua barne).

Horrez gainera, 3x3an sarrera eskuratu zutenek 5 eurotan autobuseko zerbitzua izango dute nahi izanez gero. Hori sarrera hartzerakoan adierazi beharko da.

Autobusa partida baino ordubete lehenago, 17:30ean, irtengo da Oriotik.

Sarrerak erosteko eta autobuserako izena emateko bihar eta etzi izango duzue aukera Orioko Ikastolaren idazkaritzan.

Edozein zalantza argitu edo informazio gehiago behar izanez gero jarri Iker Gurrutxagarekin harremanetan (622 134 907).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide