Saskibaloi eskola martxan asteartetik aurrera LH 5. eta 6. mailakoentzat

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2014ko urr. 31a, 12:59

Azaroaren 4an izango dira lehen saioak. Neskek 17:30etik 18:30era eta mutilek 18:30etik 19:30era izango dituzte beren entrenamenduak Karela kiroldegian.

Urtero bezala ZASTek saskibaloi eskola martxan jarriko du Orion. Aurten, azaroaren 4ean ekingo diogu ikasturteari. Neska mutilek saskibaloian aritzeko aukera izango dute, beraz, asteartero Karela kiroldegian.

Aurten guztiek entrenatzaile tituludunak izango dituzte irakasle lanetan. Saioetan LH5 eta LH6ko neska mutil guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Ordutegia, berriz, neskena 17:30etik 18:30era izango da eta mutilena 18:30etik 19:30era.

Anima zaitez eta probatu saskibaloia!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide