Eraso matxistarik ez, ez Orion ez inon!

Erabiltzailearen aurpegia Xaltxerak 2021ko mai. 13a, 22:06

Xaltxerak talde feministako kideok larunbat iluntzean herrian gertatutako eraso matxista salatu nahi dugu, eta erasotua izan zen emakumeari babesa eta elkartasuna adierazten diogu.

 

Eraso matxistak gure egunerokoan daude eta erasotzaileak publiko egiten direnak baino gehiago dira Orion. Ez dugu eraso bakar bat ere onartuko. Emakumeok* aske izan nahi dugu, horretarako gisa honetako gertakariak salatu eta sistema irauli behar dugu. Patriarkatuak emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi ditu eta eraso matxistak ez dira ekintza bakartu eta azalpenik gabeko emaitzak. Aitzitik, generoaren gaineko aurreiritziak, gizartean errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Emakumeok* desberdintasun eta menpekotasun materialeko egoera batera eta bizitza prekario batera behartzen ditu jendartearen antolamenduak. Ez gaituzte herritar osotzat hartzen,  ez gaude gizonezkoen maila berean, eta ez digute aukerarik ematen oinarrizko eskubideak izateko.

Gu, ordea, elkarrekin gaude. Gutako bat ukitzen badute, guztiok erantzuten dugu. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide