Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi dituela, eta oraingo honetan, umeen kontrako indarkeria patriarkalaz ere arituko gara. Hori guztia salatzeko, kontzentrazioa egingo dugu Orioko plazan, 19:00etan. Woman in black mugimenduarekin bat eginik, beltzez jantzita etortzera animatzen ditugu herriko emakumeak, indarkeria matxistaren biktimak diren emakume eta haurrak gogora ekartzeko eta instituzioen pasibitatea salatzeko. Animatu eta zabaldu!