Urteari ongi etorria emateko mila modu badirenez, guk gureari eutsi diogu eta elurretara irten gara. Pirineoen hegoaldean elur eskasia dugunez, ipar isurialdera jo dugu, Arette-eko eski estaziora. Eguraldi atsegina, eski estazio eraberritua, elur nahikoa eta entrenamendu apur bat...zer gehiago behar dugu ba urtea ongi hasteko?