Belonseiche mendia igoaz eta Arnousse-eko bailara ezagutuz.
Astuneko eski estazioaren inguruetan egindako azken irteerak sortu zigun zorabioa burutik kendu eziñik genbiltzala, igandean elur hautsez mozkortzeko aukera paregabea genuela ohartu ginen.
Bitan pentsatu gabe, bidean giñen berriro.
Asmoa Belonseiche mendia igo eta Pas de Audas-eko maldetatik behera amiltzea genuen, Arnousse-ko artzaien etxoletara bitartean. Jakin bait bagenekien, elur hautsik baldin bazen nonbait, han izan behar zuela.
Itzulera Mayou-ko lepoko goi lautadaren ezkerraldera kokatzen den Arnousse-ko lepotik egin genuen.
Bezperan botatako elurrarentzat kondiziorik onena, ia zazpi gradu zeropetik.
Atzean Astuneko eski estazioa.
Itzalak argertuz batera hotza bazijoan.
Escalar-eko lakuan geldialdia arropaz arintzeko.
Pas de Audas-eko lepora iristen...nabari da merengea.
Belonseiche-ko tontorrean bada jendea.
Atzean Middi de Ossau.
Pas de Audas-era bueltan, Arnousse aldera jeisteko irrikitan.