Dent de Soques 2.692 metro

Erabiltzailearen aurpegia Troya Landetxea Team 2013ko mai. 7a, 06:36



2013ko maiatzak 4

Dent de Soques,
La Sarrako lakutik irten eta ekialdeko ertzetik igoaz.






Aspaldiko partez, asteburu honetan lagun kuadrilla galanta elkartu gara, Pirineoek aurtengo udaberrian eskeintzen duten altxorraz ohartuta.
Sasoi honetan oraindik, goizean goiz ibiliz eta norabide egokia aukeratuz, elur ezin hobeaz goza daiteke.
Lapikoan osagai guztiak genituen... eguraldi eguzkitsua, helburu erakargarri bat, elur asko eta egonkorra, jendearen prestutasuna... zer gehiago behar dugu ba ?????


Baldintza ezinbestekoa: Goizeko 6:30-tan SALIDA!!!!!


Lendabizi, ordu ta erdi batez, eskiak bizkarrera, elur geruza hasten den lekurarte.


 Goizeko preskuran...maldan gora.


Goiko lepoaren atzetik ageri da Dent de Soques-eko tontorra.


Badijua tropela...


Kanaletan barrena, goruntz...


Aitor eta Jaio kanalean arrastoa jarraitzen.


Eiza splitboarding!!!!


Elkarrizketan...


Elkarren bistan...


Balaitus haundiak bizkarrak zaintzen dizkigu.


Ekialdeko ertza menpean hartzen.


Eskubitara tontorra, beltzez marraztuta, jarraituko dugun bidea.


Azken zatian malda asko zutitzen da eta hobe oinez.


Eskiak beko lepoan utzi eta kranpoi eta pioletekin goaz.


Le tontor du Dent de Soques.


Azken oztopoa tontorrerako bidean.


Batetik edo bestetik...


...edo beste hontatik, baiño...gora.


Beñat in the north face.


Azken metroak...


Dent de Soques-eko tontorra, 2.692 metro.


Otaño, Freerider & Piririder.


Beruntz...


...goaz, eskiak utzi ditugun lepora.


Igoeran sufriarazi diguten maldetaz, mendeku hartzera.


 Otaño...


Beñat...


Ander...


Jaio eta Aitor...


Ta hauxe zan ba dana, lagunak!!!!! 



Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide