Larunbateko osteratxoa eta gero, iganderako norabide beretsuko beste igoera bat aukeratzea pentsatu genuen. Hego edo ekialderuntz dauden maldak bilatzen genituen, eguerdiko eguzkiak bigundutako elur gosez eta aukera batzuk aztertu ostean Fenias-eko ertzera dijoan bidea aukeratu genuen. Zehazki, ertzaren erdian aurkitzen den izenik gabeko tontorra geureganatzeko asmotan.
2.911 metroko izenik gabeko tontorra garaitzeko 1.300 metroko desnibela igo behar izan genuen Pantikosako bainuetxetik irtenda.