( 6 edo 7 ordu, dif IV, 943 metroko desnibela eta guztira 6.400 metro itzulia.)
Ipar ekialdeko ertzerako bidean, autotik 30/40 minutuko ibilaldia dago.
Jai egun batzuk hartuz, uztailaren 25an Zuriza aldera jo genuen, Argibielako mendatera. Bertan lo egin ostean uztailaren 26an, ostiralez, Ezkaurreko Ipar Ekialdeko ertza eskalatu genuen. Ez da zailtasun handiko ertza, baiña bai luzea eta argi ibili beharrekoa, pasarte bat baiño gehiagotan amildegi bikainak bait ditu. Bidearen zatirik nagusiena "ensamble" moduan egin genuen, aurkitzen genituen iltzeetan aseguratuz edo friend eta fisureroak erabiliz. Gehien zutitzen den zatian, 50 bat metroko luze bat ere egin genuen, txapa pare batekin montatutako reunio batetik. Ondoren, 20 metro inguruko rapela. Hemendik aurrerakoa II. eta III. mailako igoera tontorreraino doazen maldak zapaldu arte.
Bidea zabaldu zutenen materialak hor dirau oraindik.
Hasierako zatian...
Dena ondo hortik???
Ikeragarrizko begiralekua da Zuriza alderuntz...
Ez ditu pasarte zailak, baina bai argi ibili beharrekoak "ensamblen" joan ezkero.
Egun bikainarekin ezin ingurura begiratzeari utzi.
Bidearen erdi aldera pasarte hau gurutzatu beharra dago.
Besoen ordez hegoak banitu...
Derrigorrez egin beharreko 20 bat metroko rapela.
Azken zatiko igoerak, III. mailako pasarte batzuekin.