Abuztuko oporretan, Benaske inguruetan igaro genituen egunetan, bizikletan eginiko zeharkaldietako bat aukeratzekotan, Estos-eko aterpera egin genuen igoera izango litzateke. Ez bere zailtasunarengatik, ez eta bere luzeragatik ere, baina bai bailara horrek duen edertasunagaitik. Bidea ibilbide guztian aho zabalik geratzeko moduko lekuetatik igarotzen da. Erreka bazterrak, baso ikusgarriak, zelaiak... ikuspegi ezin hobeak bata bestearen atzetik datoz.
Bidearen lehen kilometroak...
Laister batean basoan barrena doa bidea.
Inguruko tontorretan oraindik elurra badela ikusten da... lastima argazkia desenfokatua dagoela.
Eguerdiko beroari ihes egiteko leku paregabeak daude bailara honetan.
Tartean malda gogorrak badaude ere, bide guztia bizikleta gainean igo daiteke.
Lehen kilometroetan pista zabal bat dena, aurrerago metro batera mugatzen den bidean bilakatzen da.
Bixita bat edo bi... merezi dituen bailara dugu Estos-eko hau.
Pedal kolpe batzuren ostean... Estos-eko aterpean gara konturatzerako.
Estos-eko aterpea.
Itzulera igoerako bide beretik egiten da.
Danak emanda maldan bera... igoera baino errazagoa egiten zaigu jeitsiera.