Bete dezagun herria arimaz eta zomorroz!

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski elkartea

Gau Beltza gerturatzen ari zaigu, eta gu dagoeneko hasi gara trapu eta jantzi zaharrak etxeko ganbaratik ateratzen, horiei hautsa kentzen eta aurtengo mozorroa prestatzen.

Pasa den urtean ikastetxeen laguntzaz herriko txikien etxeetara bidali genuen proposamena zabadu nahi dugu mezu honen bitartez, behar duen orori, mozorroekin laguntzeko asmoz; Gau Beltza ohitura izan baita urte luzez Euskal Herrian eta euskaldunon kulturaren parte baita oraindik ere. Ospakizun hau ahanzturan erori aurretik, egin dezagun saiakera urriaren 31n herria arimaz eta zomorroz betetzeko eta gurea den festa batetaz gozatzeko!

Arimaz edo zomorroz nola mozorrotu zaitezken jakin nahi baduzu, hemen gida:

1. ARIMA:

  • Ilerako bi aukera:
    • Kardatuta
    • Lastozko txapela (azpitik zapi ilun batekin nahi izanez gero)
  • Aurpegirako bi aukera:
    • Aurpegia txuriz eta begi aldeak beltzez margotuta
    • Begietan bi zulo dituen tela txuri bat burutik behera eta lepoan soka bat
  • Baserritar jantzi iluna
  • Oinetako ilunak: alpargatak, abarkak, mendiko botak…

2. ZOMORRO:

  • Lastozko txapela
  • Aurpegirako bi aukera:
    • Aurpegia txuriz eta begi aldeak beltzez margotuta
    • Begietan bi zulo dituen tela txuri bat burutik behera eta lepoan soka bat
  • Koadrodun alkandora
  • Galtza beltzak edo ilunak
  • Oinetako ilunak: alpargatak, abarkak, mendiko botak…

Hau gutxi gorabeherako bat besterik ez da, herritar bakoitza libre sentitu dadila bere mozorroari ukitu pertsonal bat emateko.

Urriaren 31n 18:00etan hasiko da festa herriko plazan, bertan izango gara zuen zain!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide