Urtarrilaren 12an, arratsaldeko 17:00etan irekiko dugu izen-ematea. Izena eman baino lehen ondorengoak izan kontutan:
- Adin tartea: LH3 - LH6.
- Prezioa: 75€ (Onartuak izan ondoren zehaztuko dizuegu noiz ordaindu).
- Noiz joango gara? Otsailaren 27tik martxoak 1era.
- Nola joango gara? Garraio publikoan.
- Izen-emate epea: Urtarrilak 12-urtarrilak 20.
Era berean, hona hemen kontutan hartzeko pare bat ohar:
- Ez dugu joan-etorririk onartuko.
- Plaza mugatuak dira eta beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da plazak esleitzeko. Zozketa egitea beharrezkoa den kasuan, urtarrilaren 21ean burutuko genuke eta egun bertan jasoko zenukete konfirmazio mezua.
Hemen duzue izena emateko galdetegia. Behin galdetegia beteta, mezu bat jasoko duzue, plaza lortu duen ala ez esanez eta hortik aurrera egin beharrekoak zein diren zehaztuz.
Animatu, asteburu bikaina pasako baitugu elkarrekin!