Txuri Urdinera irteera antolatu du Txurrumuskik

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski Kultur Aisialdi Gazte Elkartea 2026ko urtarrilaren 8a

Haurrak Txuri Urdinen.

Aurten ere Txuri Urdinera joateko irteera antolatu dugu Orioko Ametsa Gaztelekutik. Otsailaren 7an arratsaldez joango gara eta plazak mugatuak dira.

Urtarrilaren 15ean arratsaldeko 17:00etan irekiko dugu izen ematea. Izena eman baino lehen ondorengoak izan kontutan:

  • Zein adin tarteko haurrek etorri ahal izango dute? LH3 - LH6.
  • Zenbat ordaindu beharko da? 17 euro (Onartuak izan ondoren zehaztuko dizuegu noiz ordaindu).
  • Noiz joango gara? Otsailak 7, larunbata, arratsaldez.
  • Nola joango gara? Garraio publikoan.
  • Noiz arte eman daiteke izena? Urtarrilaren 15ean hasi eta otsailaren 2ra arte.
  • ADI: Plazak mugatuak dira!

Hemen duzue izena emateko galdetegia. Behin galdetegia beteta, mezu bat jasoko duzue; plaza esleitu zaizuen ala ez zehaztuz eta hortik aurrera egin beharrekoak zein diren azalduz. 

Animatu, arratsalde bikaina pasako baitugu elkarrekin! 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide