Ikasturteari hasiera emateko, lehen bi asteetarako ate irekiak antolatu ditugu; astelehenetik ostiralera bitartean (gure ordutegiaren barruan) gerturatzeko, Ludoteka ezagutzeko, edozein galdera egiteko, edota izen-ematea gure laguntzaz burutzeko aukera izango duzuela, alegia. Hilaren 22tik aurrera hasiko gara Ludotekako ohiko zerbitzuarekin, baina nahi izanez gero, ekainera arte izango duzue izen-emateko aukera. Izen-ematea galdetegi bidez egiteko aukera ere badago. Hona hemen horra bideratuko zaituzten esteka: LUDOTEKA IZEN-EMATEA 2025/2026
Funtzionamendua berriz, azken ikasturtean erabili genuen berbera izango da. Lau talde osatuko ditugu: astelehenetakoa, astearteetakoa, asteazkenetakoa eta ostegunetakoa. Ostiralei dagokienean aldiz, bi astetik behin etortzeko aukera izango dute.
Izena eman aurretik, kontutan izan ondorengoak:
- Nori bideratuta dago zerbitzua? HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei
- Zein da izen-emate epea? Ez dago eperik. Jada irekita dago, eta ikasturte osoan zehar eman daiteke izena
- Noiz topatuko zaituztet Ludotekan? Astelehenetik ostiralera, 16:45etatik 19:30etara
- Aste osoan zehar eraman dezaket haurra Ludotekara? Ez, astelehenetik ostegunera arteko egun bakar bat aukeratu beharko duzue
- Zer motatako ekintzak egiten dira? Sukaldaritza, eskulanak, jolas motzak, karaokeak, jolas librea...
- Irteerarik egiten duzue? Bai, ikasturte bakoitzean hiru, eta ez da aparteko kuotarik ordaindu beharko
- Sarrera ordua zehatza da? Ez! Horrela funtzionatzen dugu: 16:45etatik 18:00etara sarrera ordua, 18:00etatik 19:00etara ekintza ordua eta 19:00etatik 19:30etara irteera ordua. Alegia, 16:45etatik 18:00ak arte izaten dutela haurrek sartzeko aukera
Bestelako galderarik izanez gero, edota aipatutako zerbaiten inguruan xehetasun gehiago nahi izanez gero, Ludotekan izango gaituzue!