Dikeko parkean komun publikoa jartzeko lanak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko abu. 16a, 12:24

Bi aste iraungo ditu obra zibilak, eta komuna irailaren hasieran instalatuko da.

Dikeko parkean komun publikoa jarriko du Udalak. Lehenbizi obra zibila egingo da, ingurua prestatzeko; eta, ondoren, komun prefabrikatua instalatuko da, bere kasa garbitzen dena (hondartza inguruan eta tren geltokian daudenen gisakoa).

Obra zibila Aizperro Igeltserotzak egingo du eta dagoeneko hasita dago lanean. Komunaren instalazioa, berriz, Aseos Públicos Ibéricos enpresaren kontura izango da.

Obra zibila bi astetan egingo da, eta komuna irailaren hasieran instalatuko da.

Guztira, 50.000 euroko gastua izango du komun publikoak (obra zibila + komunaren instalazioa).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide