Oriotarrak Donosti Cupetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Futbol Taldea

Final hamaseiretan kanporatu dira Orioko bi taldeak Donosti Cup txapelketatik.

Donosti Cup txapelketan hartu dute parte Orioko bi taldek: Ohorezko infantilek eta Infantil txikiek. Bi taldeak txapelketatik kanpo gelditu dira final hamaseiretan.

Ohorezko Infantilak Txapeldunen Ligarako sailkatu ziren. Oiartzunen kontra jokatu zuten kanporaketako lehen partidua eta galdu egin zuten, hortaz, kaleratu egin dira. Infantil txikiak kopa jokatzeko sailkatu ziren eta horiek ere lehen kanporaketan kaleratu dira. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide