.Ekimen solidario horren barruan, gure ikastolako DBHko ikasleek ere beren alea jarri zuten, goizean zehar boluntarioekin batera bilketan laguntzen aritu baitziren. Gure ikastolaren pertsona-ereduaren baitan, pertsona solidarioak eta balioetan heziak garatu nahi ditugu, eta horrelako esperientziak ezinbestekoak dira elkartasuna eta komunitatearekiko konpromisoa bertatik bertara bizitzeko.