Konpostaren inguruko tailerra egin dute LH 5. eta 6. mailetako ikasleek. Zisare elkarteko Irati kidea ikastolan izan da saioa bideratu duena, hain zuzen. Saio teorikoaren ondoren, ikasleak auzoko konpostagunera bertaratu dira, eta bertatik bertara ezagutu dute hondakin organikoak ongarri bihurtzeko prozesu osoa, ariketa praktikoen bidez.
Ikaskuntza hau egunerokora ekartzeko, hemendik aurrera ostiralero eramango dira konpostagunera ikastolan sortutako hondakin organikoak. Ekimen honek ikasleen kontzientzia ekologikoa sendotzen eta komunitate jasangarriago baten aldeko konpromisoa sustatzen lagunduko du.