Elkartasuna, birziklapena eta ikastolen arteko lankidetza

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Orioko ikasleak Arrasateko Arizmendi Ikastolako Ferixalekua bisitatzen. (Orioko Herri Ikastola)

Pasa den azaroaren 6an, Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak eta irakasleak Arrasateko Arizmendi Ikastolako Ferixalekua gunean izan ziren bisitan. Arrakala digitala murrizteko eta jasangarritasuna sustatzeko asmoz, gure ikasleek ordenagailuak birziklatzeko eta birgaitzeko proiektu solidario bat jarri nahi dute martxan, ekipamendu horiek ondoren saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.

Azaroaren, Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak eta irakasleak Arrasateko Arizmendi Ikastolako Ferixalekua gunea bisitatu zuten. Arrakala digitala murrizteko eta jasangarritasuna sustatzeko asmoz, gure ikasleek ordenagailuak birziklatzeko eta birgaitzeko proiektu solidario bat jarri nahi dute martxan, ekipamendu horiek ondoren saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko. Helburu horrekin, Arizmendin abian duten Birziklanet ekimena bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten.

Ikastolen arteko lankidetza aberasgarri honi esker, tailerrak eta lan egiteko moduak partekatzeaz gain, gure gazteek Arizmendiko Lanbide Heziketako eskaintza gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuten. Goiz benetan emankorra igaro zuten, proiektu solidario hau gure ikastolan garatzeko ideiaz eta baliabidez beteta itzuliz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide