DBH 4ko Erasmus+ elkartrukea Sardinian

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Ikasleak Sardinian. (Orioko Herri Ikastola)

Aste honetan, DBH4ko 6 ikasle eta 2 irakasle Sardinian izan dira, bertako ikastetxe batekin martxan dugun Erasmus+ elkartruke-proiektuaren barruan.

Aste honetan, DBH 4. mailako sei ikasle eta bi irakasle Sardinian izan dira, bertako ikastetxe batekin martxan dugun Erasmus+ elkartruke proiektuaren barruan. Egonaldi paregabea izaten ari da gure gazteentzat; izan ere, bertako familietan ostatu hartuta, Sardiniako kultura, hizkuntza eta eguneroko ohiturak gertutik ezagutzeko aukera bikaina dute.

Elkarbizitza aberasgarri honen baitan, gainera, askotariko ekintzak partekatu dituzte sardiniar eta oriotar ikasleek: Cagliari hiria eta Deabruaren Aulkia ezagutu dituzte, gozogile artisauen lantegi bat bisitatu dute, eta bi herrietako gazteen arteko harremanak sendotzeko hainbat jarduera egin dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide