Egun batzuk beranduago, Eneritz Ibarra izan genuen gure artean. Gure gorputza martxan jartzeko, erritmo jolas bat erakutsi zigun eta nahiko barre egin genuen. Honez gain, Tartaro ipuina irakurri zigun eta ikasi genuen gorputz bakoitza ezberdina dela, denak direla baliotsuak eta funtsezkoa dela elkar errespetatu eta onartzea. Honi lotuta, gorputz ezberdinak sortzeko marrazkitxo batzuk ere ekarri zizkigun. Zeinen ederki egon ginen!
Aste honetan aldiz, Eder Etxeberria kirol medikua etorri zaigu gure ikastolara, bere lanbidea zer den azaltzera eta egunerokotasunean erabiltzen dituen tresnak erakutsi dizkigu. Ikusi bakarrik ez, erabiltzen ere aritu gara; belarriak eta eztarriak otoskopio batekin ondo begiratu dikziogu elkarri, aldamenekoaren bihotz taupadak entzun ditugu fonendoskopioaren laguntzaz, tentsio arteriala neurtzeko makinarekin ere aritu gara, zauriak nola garbitu eta ondoren bendak jartzen ibili gara elkarri, behatzean oxigenoa neurtzeko gailuarekin ere aritu gara eta azkenik, gure bihotz taupadek zein irudi egiten duten ikusi ahal izan dugu tresna “magiko” batekin. Oso gustura jardun gara esperimentatzen! Nork daki, ikasle hauen artean etorkizuneko medikuren bat izango dugun edo ez.
Mila esker zuen bisitagatik hirukote!!