Elkartasun tonbolaren eskertza

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola 2026ko urtarrilaren 15a

Urtero legez, abenduaren 24an, Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleok Elkartasun Tonbola antolatu genuen.

Bertan lortutako diruaren erdia ikasketa bidaia egiteko laguntza gisa erabiliko dugu. Beste zatia –1.400 euro–, Ruandara bideratuko da, hango ikastetxe bateko josteko makinak berritzeko eta fotokopiagailuak erosteko.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu herritarroi, merkatariei, udalari eta parte hartu zenuten guztioi.

Hurrengo urteetan ere jarrai dezagun elkartasun proiektu honekin aurrera.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide