Goizean goiz etorri da Cristina egunero bezala bilobekin ikastolara baina egin genion gonbidapenari erantzunez, motxila betea ekarri du berak ere. Margoak, pintzelak eta beharrezko tresneria hartuta ekin dio margotzeari.
Zirkulazio autonomoan ibili dira haurrak eta bera bitartean txoko batean jarri eta margotzen aritu da. Ederki zekien HHko ikasleek udazkeneko koloreekin hainbat artelan egin dituztela eta berak ere kolore eta gai hori hartuta osatu du berea.
Ez da bakarrik jardun, asko izan dira interesak bultzatuta bere ondora inguratu direnak.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Cristinari gure ikastolako goiza berezi egiteagatik. Nahi duzunerarte!