DBH 4. mailakoen eskertza gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ikasleok mezu honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiogu Orioko herriari eta bertako merkatariei.

Abenduaren 24an, DBH4ko ikasleek tonbola antolatu genuen eta bertan zozketatu genituen produktuak hainbat merkatarik emandakoak izan ziren. Bestalde boletoak erosi zenituzten guztioi ere eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzari gabe hau ez zen posible izango eta.

Zuei guztioi esker 4.300 euro  irabazi genituen, diruaren erdia Rwandako Gihara herrira bideratuko dugu eta beste erdia ikasketa bidaiarako erabiliko dugu.


Besterik gabe, eskerrik asko parte-hartzaile denei.

 

DBH 4ko IKASLEAK

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide