Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkartekoak izan dira LH4 eta LH6 mailetan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Lilima elkartearen helburu orokorra, pertsonek sexualitatearen bizipen positiboa edukitzea eta norberak bere sexualitatea era osasuntsuan bizitzeko baliabideak eskaintzea da. Asmo horrekin etorri dira gure ikastolako LH4 eta LH6 mailetara ere.

LH6an, sexualitatearen kontzeptuaren eta dimentsioaren zabaltasuna ezagutu dute, gizaki sexuduna izatea zer den eta bere sexuazio prozesua (maila fisiologikoa eta psikosoziala) positiboki onartzearen lanketan jardun dira, norberaren identitatea eraikitzeko eta onartzeko baliabideak jasoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide