Normalean egun honetan, Orioko eragile guztiok elkarretaratzea egiten dugu plazan, baina gaurko honetan ekimena desberdina izan da, pandemia dela eta. Urola Kostako DBH 1eko ikasle guztiek elkarretaratze birtuala egin dute, eta gaiari buruzko adierazpena irakurri dute denen artean. Gainera, amaieran, horretarako propio sortutako bertso batzuk kantatu dituzte elkarrekin.