Hondarrarekin esperimentatzen, ipuinak kontatzen, sukalde txokoan janari goxoak prestatzen, mugimenduko eremuan salto-salto egiten, mozorrotzen... pasatzen dute goiza.
Hamaiketakoa egin eta gero, indarrak hartuta dantzan aritzen dira gerriak mugituz. Peru krokodiloa, Sorgina Pirulina eta beste hainbat abestirekin.
Ondoren batzuk jangelan betetzen dute sabela eta goxo-goxo siesta ere egiten dute Ikastolan.
Etxean bezala dabiltza lasai bi urteko ikasleak! Bejondeizuela txapeldunak eta ongetorri Orioko Herri Ikastolara!